XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurasoek erabakiko dute seme-alaben ezkontza.

Gehienetan erabaki hau haurrak oraindik jaiotzeko zeudela hartzen zen.

Jaio ondoren, neskarekin ezkondu behar zuen mutila hila suertatzen bazen, emaztegaiak adin heldura heltzean bere burua hiltzen zuen hari fideltasuna azalduz, ekintza hau gurasoek goraipatua izanik.

Ezkondu baino lehen, ezkongaiak elkar ikustea debekatua zuten.

Zeremonian, emakumeak aurpegia estalirik izan behar zuen, pozaren adierazpenik ezin zuen adierazi, gurasoengandik bereiztearen adierazpena izan zitekeelako.

Horrenbestez gauean, logelan, emakumeak estalia kendu eta une honetan ikusiko zuen lehenbiziko aldiz bere emaztearen aurpegia.

JAPONIA:

K.a.ko V-VI milurtekoetan, Japoniako emakumearen egoera Txinakoaren antzekoa da: gizonaren autoritatea, emakumearen menpekotasuna...

Garaiko konkubinek zioten, emazteak haurrak izateko erabiltzen zituztela; plazerrerako aldiz prostituziora jotzen zuten.

Goi-mailako klaseetan gizonezkoak konkunbinak erosten zituzten.

Japonian emakumeak ongi zekien bete behar zituen arauak: gizonari zerbitzatu eta sexua zerbitzatu.

Hau betetzen ez zuenak moralaren aurka jartzen zen.

Bere eginbeharrak etxeko lanak eta haurrak izatearena da.

Herri honetako Hokkaido irlan ainu izeneko taldean hain zuzen: emakumeak arimarik ez zuenez lurrera begira ibili behar zuen, jainkoari ezin baitzion so egin.

Taldeko gizonentzat dogma zen emakumeak ez zuela arimarik, honela, gorantz begiratzeko baimena emanez gero, jainkoaren zigorraren beldur ziren.

Japonian beste herrietan ikusi dugun bezala emaztea haurrak izateko da eta konkubinak plazerrerako.